Onddo

Onddo lanpara bat da, buztin erre esmaltatuaz egina. Argi-iturria lanpararen goiko aldean integratutako LEDetatik dator; argia esmaltearen gainean islatzen da eta argi koloreztatu leun eta goxo bat sortzen du.

Terrakotaren lanketari lotutako jakintza hori objektu-tipologia berri batera eraman nahi izan dugu.

Onddo – Goiko

Bilduma tornuaren teknika tradizionalean oinarritzen da, normalean beste aplikazio batzuetarako erabiltzen den material bat landuz. Lanpararen barneko aldeak esmaltatuak dira, eta kanpoko aldeak, berriz, terrakota gordina mantentzen du, gainazal ukitu arras goxo batekin.

Odei

Odei, espazio kolektiboetarako bulego-aulkien fabrikatzailea den Sokoa enpresarekin garatutako bilduma da. Haren garapenak hiru urteko lana eskatu zuen. Eserlekuaren uhindura batek aulkiaren funtzio desberdinak modu harmonikoan integratzeko aukera ematen du.

Nahiz eta normalean askatasun handi batekin lan egiten dugun proiektu honen eragozpen tekniko eta ekonomiko ugariei zorroztasun handiz erantzun diegu, erabilera kolektiborako pentsatutako aulki bat asmatzeko. Arlo honetan, askotan emaitza atsegina ez den marrazkia oso zurruna bihur daiteke.

Odei – Sokoa

Horregatik, muga horiei zuzenean heltzea erabaki genuen, baina ikuspegi leun batekin, silueta monokromo nahiko sendo baten inguruan. Eserlekuaren uhindurak aulkiaren funtzio desberdinak integratzen ditu. Xehetasun horrek hainbat muga gainditzen lagundu zigun, aldi berean osoki metagarria den aulkia sortuz.

Aroa

Didheyarentzat sortutako Aroa bildumak, altzairu herdoilgaitzaren lanketan berezitutako markarentzat egina, erosotasun handia eskaintzen du. Banakako besaulkitik banku kolektibora, bilduma egokia da bai kanpoko espazioetarako, bai barrualdeetarako.

Aroa – Didheya

Bere soiltasun grafikoak eta arintasun bisualak definituta, Aroa bildumak atseden eta elkarbizitzarako guneak sortzeko aukera ematen du, baita bizikletentzako euskarriak ere.

Nomad

Badu 50 urte baino gehiago Forge Adour enpresak etxeko plantxak sortzen dituela. Plantxa eramangarri bat irudikatu dugu: mahai gainean jar daitekeena, hiriko apartamentu bateko balkoian instalatu daitekeena, edo lagun artean egindako irteera batera eraman daitekeena… Xehetasun bakoitza landu dugu, edonora erraz eraman eta erabiltzeko moduko objektu bihur zedin.

Nomad sukaldatzeko aparatu soil bat baino askoz gehiago da. Bere diseinuak askatasunaren eta partekatutako plazerraren ideia adierazten du, intuitiboa eta funtzionala izaten jarraituz. Erraz garraia daiteke, bi heldulekuko saski tradizional baten moduan.

Nomad – Forge Adour

Nomad, hainbat geruza integratzen dituen produkto nahiko trinkoa da: objektua altxatzen duen oinarria, gas-kartutxoa hartzen duen kaxa, erregailuaren maila gantz-erretiluarekin, ondoren egosteko plaka, eta azkenik zurezko erretilua heldulekuekin, plantxa erraz garraiatzeko.

Plakak hartzen dituen tenperaturei esker, elikagaiak sugarren kontakturik gabe eta koipe gutxirekin erre daitezke. Tenperatura jaitsiz, produktu delikatuagoak ere presta daitezke, hala nola arraina, itsaskiak, barazkiak edo arrautzak.

 

Diseinua: Iratzoki & Lizaso
Eskerrak: Anaïs Bourcier, Toshio Shimamura, Jean Marc Durquety eta Fabio Guizzo

Saski

Alkirentzat egintako lanetan sarritan gertatzen den bezala, Saski istorio ttiki baten moduan interpreta daiteke. Kasu huntan, objektuak eskulanean du jatorria, saskigintzari erreferentzia egiten dion keinu baten bidez.

Saski – Alki

Saski, konbinatuak diren egur trinkozko xafletatik abiatzen da. Konplexutasun handiko lan huntan, Alkiko langileek CN teknologian duten jakitatea erabili dute.

Urtxintxa

« Oihanetan bizi den buztan trinkoko animalia gorrixka txikia… »
JLouis Iratzokiren estudioa haritzez eta urtxintxez inguratua dago, eta haiek pixkanaka maskota moduko bat bihurtu dira.

Urtxintxa zurezko objektu zaindua da, garai batean artzainek mendietan egiten zituzten objektuen espirituan landua. Presentzia bero eta familiarra, mahai baxutik apalera askatasunez salto egiten duena. Alki kooperatibaren maskota bihurtu da.

Urtxintxa – Alki

Le piètement en chêne massif, est associé à une coque thermomoulée aux formes douces en feutre de PET. Ce matériau à haute performance fabriqué à partir de bouteilles en plastique recyclées est de plus recyclable.

Duffle

Duffle, elkarri lotuak eta haritz edo intxaurrondo egituraren gainean pausatuak diren modulu erosoz osatua den kanape sistema da. Egurrezko, larruzko eta soka txirikordatuzko loturek Duffle coat tradizionalari erreferentzia egiten diote.

Duffle – Bosc

Tapizeria-lana zaindua da. Aldizkariak eta liburuak alboko poltsikoan sar daitezke, txaketa baten hegala bezala foratuak. Duffle kanape oso erosoa da, proportzio eskuzabalekoa eta konposizio ugari egiteko aukera ematen duena. Egurrezko eta larruzko loturek Duffle coat-en xarma gogorarazten dute.

GK01

Infor, Zaragozan kokatua, sukaldeko altzari eta ekipamenduen fabrikatzaileak, bere produktuak nagusiki Espainian merkaturatzen ditu. Enpresak sukalde-programa atseginago bat garatu nahi zuen, merkatuan zeuden ereduez eta bere ekoizpenez bereizteko gai izango zena, prezio-tarte ertainari eutsiz.

Lan hau Getxoko ABAD taldearekin elkarlanean egin dugu; talde horrek esperientzia handia du altzari-programetan eta haien garapenean. Plazer bat haiekin kolaboratzea.

GK01 – Infor

Bi ideia nagusik gidatu zuten gure ikerketa: eskuragarritasuna eta landareak. Sukaldari profesional baten lana behatuz, bi jestu garrantzitsu identifikatu genituen: zintzilikatzea eta altxatzea. Horrela, irudikatu genuen, trapuak, koilara handiak, tresnak, baita produktu batzu zintzilikatzeko guneak eta oinarrizko elementuak eskura izateko biltze-espazioak ere bai integratzen dituen sukalde bat.

Zeramikazko ontzi txikiak ere integratu dira, belar aromatikoen lorategi bat osatuz.

Domo

Domo gama bolumen sinpleen gainazalean egindako lanaren emaitza da. Mekanizazio leunak eta gainazalen eskuilatzeak marmolari dentsitatea eta sakontasuna ematen dizkiote.

Domoren kurbek fruituak, edo bestelako produktuak eta objektuak, fintasunez hartzen eta antolatzen dituzte. Joko grafiko interesgarri bat produktuak nahi den lekuan ezartzen ahal baitira.

Domo – Retegui

Xume

Alki kooperatibarentzat diseinatutako Xume bildumak egurrezko egitura zuen aulki historiko bat berrikusten du; jatorriz larruzko eserlekua zurezko egituran tiran emana zen , hemen aldiz material berri batek ordezkatzen du larrua : PETa. Haritz trinkozko oinarria PET feltrozko karkasa termoformatu goxo batekin lotzen da. Emaitza handiko material hori birziklatutako plastikozko botiletatik egina da, bera birziklagarria izanez gainera.

Xume for Alki

Kolore-konbinazio desberdinek bizitasuna ematen diote bilduma berri honi, eta espazio askotan erabiltzeko aukera eskaintzen dute, etxetik jatetxera.