Ilargi

Itxuraz sinplea den argi-bilduma bat da, beira ufatua eta haritz sendoaren berotasunarekin eta materialtasunarekin jokatzen duena.

Bilduma hiru lanpara zintzilikatze, bikoitza eta mahai gaineko bertsio batez osatua da.

Ilargi – LedsC4

Ilargi, estudioarentzat proiektu interesgarria eta nahiko zorrotza izan zen, argiztapenaren arloan egin genuen lehen lanetako bat baitzen. LedsC4 markak, argiztapenaren teknikara oso bideratua, argi leun eta atsegin baten bilaketan lagundu zigun.

Dilindan

Haritz trinkoz egina, pieza bakar batean, kako hau sinple grafiko eta erabilgarria izan dadin pentsatua izan da. Zuraren kalitate nagusia erakusten du bere forma geometrikoak.

Dilindan – Alki

Edozoin lekutan arras ongi kokatzen da, izan ditezen espazio garaikide ala klasikoak. Kolore andana bat klasikoak baina baita ere biziak, Klein urdin, Eltzaur kolore edo Sienna gorri. Loturak zuran zuzenean landuak dira…

Spi

SPI arintasunarekin eta horizontaltasunarekin jokatzen duen apalategi sistema bat da. Kirten ikusgarririk gabe, nahi den luzeran zabal daiteke eta proiektuaren beharren arabera neurtu daiteke.

Zintzilik dauden panelak lerrokatzen dira nahi den azalera estaltzeko. Sistemak 60 kg arte jasan ditzake metro lineal bakoitzeko. Liburuak zutik mantentzeko, elementu metaliko imanduak nahi den lekuan jar daitezke libreki. Panel bertikalek eta ateek mikroperforazioak eta material akustiko xurgatzailea dituzte, lan-espazioetako erosotasun akustikoa hobetzeko.

Spi – Famo

IMM Standa 2018

Alki Koloniako IMM azokan izan zen, eta han enpresaren funtsa eta hainbat sorkuntza berri aurkezteko aukera izan genuen. Lekua eta tamaina bereziak izan arren, standaren kokapena oso interesgarria izan zen.

Espazioa hainbat gunetan banatu genuen, etxe arketipikoen formako hormen bidez. Horma horiek zilatuak izanki altzariak pixkanaka agertzeko moduan antolatuak ziren, ibilbide natural baten barruan. Alkiren eskaintza zabala arkitektura garbi eta irakurterraz baten bidez aurkezteko modua izan da.

IMM 2018 – Alki

Kolore-paleta berezi bat erabili genuen gune bakoitzari giro desberdin bat emateko. Gune nagusiko hormak laranja biziaren ukitu bat zuelarik, aulkitxoek tonu ilunagoak hartzen zituzten. Feltrozko lanpara bilduma batek giro goxo bat emanez osatu zuen bilduma hau.

Koila

Jatetxe eta bereziki gastronomiazaleentzat pentsatua den kadira da Koila. Sukaldari profesionalekin batera landua, postura egokia eta erosotasun handia eskaintzen du.

Eseri goxoa, bizkar atsegina eta beso apalak eta erosoak baititu.

Koila – Alki

Le piètement en chêne massif, est associé à une coque thermomoulée aux formes douces en feutre de PET. Ce matériau à haute performance fabriqué à partir de bouteilles en plastique recyclées est de plus recyclable.

Arin

Zura eta marmola uztartzen dituen mahai arketipikoa. Itxura sinple eta apaindurarik gabekoa, susmaezina den konplexutasuna izkutatzen du.

Arin mahaiari aplikatu diogun abiaziorako teknika bat garatu du Reteguik.

Arin – Retegui

Arin mahaia muntatze, zehaztasun handiko mekanizatze eta kolatze konplexuetarako tekniken emaitza da. Bere barnealdean higaturiko eta arinduriko marmolezko erretilua aluminiozko sare batekin uztartzen da, altzaria bera haritza zurez inguratua delarik.

Mendi

Mendi sistema modular eta ebolutiboa da, espazio publikoetarako bereziki diseinatua. Bere lerro sinpleekin eta aldaera ugariekin, arkitekturazko eskala desberdinetako espazioak antolatzeko aukera ematen du. Barne-paisaia gisa pentsatua, Mendi mota guztietako espazioetara egokitzen da.

Mendi – Sokoa

Gure abiapuntua izan zen gaur egun ezinbestekoa dela lan eta harrera-espazioak modu sinple, atsegin eta elkarbizitza egokian antolatu ahal izatea. Mendi.k modularitate aukera zabalak eta antolamendu-konbinazio ugari eskaintzen ditu.

Bonds

Bonds Kanadako Teknion markarentzat diseinatu genuen, mekanismo sinple eta asmatzaile batetik abiatuta: bi uhal modu zehatz batean lotuak. Printzipio horrek mugimendu-askatasun jakin bat ematen die eserleku-moduluei, eta sorpresa-efektu interesgarri eta praktiko bat sortzen du.

Xehetasun ludiko honek altzariekin modu berri bat proposatzen du. Ingurune kolaboratiboetan, erabiltzaileek mugimendu txikiak egitea ahalbidetzen du, intimitate-maila desberdinetara egokitzeko; edo espazio-kudeatzaileek berrantolaketa handiagoak egitea, manipulazio oso gutxirekin. Bere izaera sistemiko eta modularrak tresna praktiko bihurtzen du arkitektoentzat eta space planner-entzat ere.

Bonds – Teknion

Bonds diseinatzeko prozesuan, alderdi estetikoak kontzeptuaren ondoren etorri ziren. Ideia sendo bat genuen, baina ahalik eta eskuragarriena izatea nahi genuen. Xehetasunak soilik beharrezkoak iruditzen zitzaizkigun lekuetan gehitu genituen.

Diseinua: Iratzoki & Lizaso

Allen

Punttu – Didheya

Didheyarentzat sortutako bilduma honetan, inoxezko botoiak diseinatu ditugu altzarientzat eta ate lerragarrientzat. Tornuan landuak diren botoi hauek ate lerragarriei itxura atsegina ematen diete bi aldeetan. Botoiak benetako puntu biribilak dira: altzarien aurrealdeak grafikoki markatzen dituzte, eta aldi berean eskuz heltzea errazten dute.

Zumitz

Gaztainondoz txirikordatutako saski bat izan zen Zumitz bildumaren abiapuntua. Etxerako edo hotelgintzarako espazio-banatzaile sorta hau Euskal Herrian oraindik bizirik dagoen aspaldiko jakintza batetik dator. Aplikazio-eremu berri bat ireki nahi izan dugu.

Zumitz – Alki

Adarrik gabeko gaztainondo gazteak otsailean mozten dira ilbeheran, eta gero urte osoan uretan murgilduta egoten dira. Beharren arabera uretatik ateratzen dira, labean lehortzen dira, eskuz zerrendatan mozten dira — zumitzak — eta ondoren egitura metaliko baten gainean txirikordatzen dira. Eskerrak Azurmendi anaieri guretzat lan egiteagatik.