Mantala

Alkirentzat trapu bilduma bat sortu dugu Jean-Vier etxearekin elkarlanean. Altzari-egilearen unibertso beroa ehungintza etxearen jakintzarekin elkartuta.

Mantala – Alki x Jean Vier

Sinpletasuna eta leuntasuna Sergé izeneko trama zeihar batean. Limoi-hori, arrosa bizi edo laranja koloreko zutabe fin batzuek biziarazten dituen urdin tradizionalezko hiru lerro horizontal. Ia klasikoa baina aldi berean bizi bizia.

Kanpo

Kanpo, dagoen espazioaren arabera konfiguratu daitekeen kanpoko sukalde bat da.. 17 modulu ditu, bereiziak edo elkarrekin erabil daitezkeenak, konposizio ugari sortzeko.

Kanpo – Forge Adour

Sistemak mota guztietako espazioetara egokitzeko aukera ematen du: lan-gain soil batetik, plantxa, harraska, hozkailua edo gas-suak integratzen dituen sukalderaino.

Emea

Emea, Alkirekin egindako lehen elkarlana izan da. Helburua, haritza eta Alkiren jakintza uztartzea zur trinkoren eta tapizeriaren lanari doakionez. Geroztik elementu berri batzuek bilduma hau osatzen dute. Kadera arketipo hunek, lantze eta muntaia jakitateak agerian ezartzen ditu.

Zur trinkoaren ideia finkatzea izan zen proiektu hunen ideia.

Emea – Alki

Klasikoa bilakatu den bilduma hunek, enpresako bidea marraztu du urte batzuz. Lehen lan hortarik lekora, memorio kolektibo bati finkatzea agertzen da nagusiki. Bereziki mahaiarentzat, baserrietan elementu garrantzitsua delarik elgarren arteko bizian, jateko, lan egiteko, jokoetan aritzeko…

Hostaila

Landesetako « Les échasses » lodge-arentzat sortutako tapiza bilduma bat da Hostaila. Manapen pribatu bat. Eskus landuak, Frantzian, Zelanda Berriko artile hutsetik eginak.

Hostailak, motibo errepikakorren ipintze jokoa erakusten du, hosto meta bat balitz bezala, zuhaitzen artean kokatua baita “Les échasses”.

Hostaila – Les échasses

Motiboen antolaketak tapizaren inguruko mozketa finkatzen du, marrazkia formari lotura emanez. Bi tamaina landuak izan dira, lau kolore multzotan emanak.

Kai

Kai konfigurazio anitz osatzeko aukera ematen duen apalategi programa zabala da. Horma baten kontra instala daiteke, edo gela baten erdian kokatu, lan-espazio batean banaketa elementu gisa.

Sistema zurezko egitura arin batean oinarritzen da, altuera eta zabalera desberdinetan deklina daitekeena. Ez da inolako finkatzerik ikusten, eta multzoa oso erraz muntatzen da.

Kai – Treku

Zurezko, lakazko edo marmolezko azken hunkituek, erabilera anitzeko sistema hau proiektu bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera ematen dute.

Zeramika 2

“Ea Céramique”-ko artisauekin elkarlanean aritu gara, loreontzi eta lanparen inguruan. Loreontzi hauek pieza bakarrak dira, eskuz eginak tornuan. Buztin gorriz moldatuak, testuren arteko elkarrizketa goxoa erakusten dute: konoan gainazal mate eta latza, ertzetan berriz gainazal leundu eta distiratsuekin kontrastean.

Zeramika lanpara – Alki

Pieza hauek artisauaren jestua eta materia bera nabarmentzen dituzte, zeramika tradizioaren eta idazkera soil baten artean. Bestalde, buztinezko lanpara bilduma bat ere sortu dugu lur mota desberdinekin, buztin mate eta distiratsutik grisaraino.

Zutik

Zutik sortzeko ibilbide berri bat hartu dugu: lurra utzi eta hormak esploratzea. Emaitza, haritz trinkozko habe horizontal baten luzeran antolatua den sistema oso bat da, panel akustikoz, apalez, ispiluz eta zurubi batez osatua.

Zutik – Alki

Zutik nahi bezala molda daiteke, luzeran zein konposizioan. Programa hau instalazio handietan zein espazio txikietan eta etxebizitzetan egokitzen da.

Alaia

Proiektu industrial konplexu bat da, hainbat urtez estuki elkarlanean aritu garen Hendaiako Sokoa bulego-aulkien fabrikatzailearekin garatua. Bilduma honek enpresaren balioak integra ditzan nahi genuen: zuzentasuna, sinpletasuna eta berotasuna.

Alaia – Sokoa

Serie handiko ekoizpenerako pentsatua, Alaia marrazki argi eta irakurterraza duen aulkia da. Bere itxurazko sinpletasunetik harago, altzari tipologia zorrotz honek behar dituen funtzio guztiak integratzen ditu.

Kouet

Kouet modu desberdinetan konfigura daitekeen lerro sinpleko gama bat da. Kanapearen berezitasuna haren edredoian kokatzen da : luma finez eta ahate-lumatxaz betea den hodi horizontalek osatzen dute. Plaid baten moduan zabalduta, osotasunari erosotasun bero eta bereziki inguratzailea ematen dio.

Kouet – Bosc

Proiektu honetarako, Boscek, lumaren lanketan aditua den inguruko Pyrenex enpresarekin lan egin du. Haren jakintzak produktuaren kalitatea, arintasuna eta iraunkortasuna bermatzen ditu.

Kimua

Kimua bilduma, mahain, kadira, alki eta alkitxoz osatua da. Aintzinekoen lastoztatze lanaren neurri afektiboa hunkitzen du lan hunek. Memorioari begi klixka bat eginez, bilduma hunek kadira lastoztua garaikidetzen dauku. Jar lekua eta bizkar aldea eskuz lastoztuak dira « tabuda » lasto naturala erabiliz, tratamendurik gabe.

Kimua – Alki

Kadira hunek, gure elkar lanaren aintzin Alkik egiten zituen kadira klasikoak gogora ekartzen dauzkigu.