Zeramika

“Ea Céramique”-ko artisauekin elkarlanean aritu gara, loreontzi eta lanparen inguruan. Loreontzi hauek pieza bakarrak dira, eskuz eginak tornuan. Buztin gorriz moldatuak, testuren arteko elkarrizketa goxoa erakusten dute: konoan gainazal mate eta latza, ertzetan berriz gainazal leundu eta distiratsuekin kontrastean.

Zeramika – Alki

Pieza hauek artisauaren jestua eta materia bera nabarmentzen dituzte, zeramika tradizioaren eta idazkera soil baten artean. Bestalde, buztinezko lanpara bilduma bat ere sortu dugu lur mota desberdinekin, buztin mate eta distiratsutik grisaraino.

Kendu

Aluminiozko egituren gainean material desberdinetako panelak pausatzen dira: zura, marmola edo berina, mahai apal sinple eta arinen bilduma bat osatuz. Egitura zein mahai gainak hainbat neurri eta akaberatan proposatzen dira. Oin txikiak dituzten zeramika zuriko objektuak mahaigainaren hutsuneetan jar daitezke: ontzi bat, kutxatxo bat, loreontzi bat… Pertsona bakoitzak bere egin, aldatu, edo antolatu dezakeen objektu bat sortu nahi izan dugu.

Kendu – Azcue

Hiruki

Ohidura eta transmizio istorio hau, 1940 urteetatik abiatzen da, Saran. Bere etxaldean, Jose Miguel Barandiaran, euskal etnologo famatuak aulkitxo zahar berezi bati atxikia zen. Iratzoki familiako egurlari bati galdegin zion holako baten egitea. Ondotik diseinatzailearen aitak berritz eraiki zuen aulkitxoa. Horrela bilakatu da Jean Louis Iratzoki-rentzat aulkitxo arrunta objektu arraroa, Hirukiren bidez ber interpretatuz.

Hiruki – Alki

Gure esku hartzea produktu huntan nahitara minimalista izan da. Objektuaren fintzea zen helburua, haren izaera errespetatuz. Haritz trinkozko bost zatiz osatua da eta erosotasuna eskaintzen dauku!

Punttu

Didheyarentzat sortutako bilduma honetan, inoxezko botoiak diseinatu ditugu altzarientzat eta ate lerragarrientzat. Tornuan landuak diren botoi hauek ate lerragarriei itxura atsegina ematen diete bi aldeetan.

Punttu – Didheya

Botoiak benetako puntu biribilak dira: altzarien aurrealdeak grafikoki markatzen dituzte, eta aldi berean eskuz heltzea errazten dute.

Petra

Marmol trinkoan zizelkatua, Petrak materia gordinaren inguruan ardaztutako diseinu-lan bat erakusten du. Bi neurritan eskaintzen diren mahaitxo hauek bakarka edo bikoteka erabiltzeko pentsatuak izan dira. Mahai osagarria marmol-bloke bakar batetik mekanizatzen da.

Petra – Retegui

M&O Standa 2020

Stand honetan, bilbadura edo zurezko egitura tradizionalaren teknikatik inspiratutako hizkuntza grafiko berri bat garatu dugu. Eraikuntza modu hau munduko hainbat eskualdetan ageri da, hala nola Dinamarkan, Flandrian, Alsazian, Alemanian, Erresuma Batuan edo Euskal Herrian.

Euskal Herrian teknika hunek badu bere bertsio berezia: beheko solairua sarritan harriz egina izaten da, eta goiko solairua, berriz, zurezko egituran sartzen den buztin eta lastozko betegarri batez osatua. Arkitektura landu dugu Alki stand berria diseinatzerakoan.

M&O 2020 – Alki

Standak hainbat bolumen hartzen ditu. Beheko solairuak, arku biribildun pasabideekin, perspektiba eta irekidura anitz sortzen ditu, bisitaria gune desberdinak ezagutzera gonbidatuz. Alkiko altzarien bidez, harrera, bulego, ostatu, egongela eta terraza espazioak materializatuz girotzen da espazioa.

Lasai

Lasaitasuna eta erosotasuna dira hemen nagusi. Haritz trinkozko egitura zabal batek, oihalez edo larruz beztituriko kusko eta lumatxa batzu inguratzen ditu. Hortan laketzen den besaulki horietakoa dugu Lasai. Toki bat ala biko besaulkia eta mahain batek dute Lasai bilduma osatzen. Denok memorioan dugun Hans Wegner-en aulkiaren interpretazio bat da, Alkiren izpiritura egokitua.

Lasai – Alki

Le piètement en chêne massif, est associé à une coque thermomoulée aux formes douces en feutre de PET. Ce matériau à haute performance fabriqué à partir de bouteilles en plastique recyclées est de plus recyclable.

Ping Pong

Ping Pong bulego-altzarien programa bat da, espazioaren okupazio egokia ahalbidetzen duena: aurrez aurreko modulu baten inguruan antolatzen den sistema bat. Hortik dator bere izena, bi, hiru edo lau lanpostutara heda daitekeena, eta osagarriak antolatzeko hainbat irtenbide integratzen dituena. Konposizio ebolutiboek trukea eta talde-lana laguntzen dituzte, bakoitzaren intimitatea errespetatuz.

Ping Pong – Famo

Lanean, trukatzea eta isolamendua aldi berean ahalbidetzen dituen espazio antolatu baten beharra sentitzen dugu. Edo gutxienez norberaren espazioaren nolabaiteko seinale bat, hemen gainazalen altuera desberdinen eta trenkada mugikorren bidez lortua.

Laia

Laia bilduma, barneko egiazko paisaia egituratzen dituzten kadirez, mahainez eta alki desberdinez osatua da. Altzarien gibela artilezko feltroz egina da, aintzina artilez edo larruz. Kadira goxoak hunkitzerakoan eta ikusterakoan.

Laia – Alki

Alkirekin izan den gogoetan iraunkortasuna da lehenetsia. Altzari iraunkorrak, modako joera bazterrera utziz. Laia bilduma, ekai naturalekin egina da, prozesu ekologiko bati erantzunez. Harizko xibaleta bat, zur eta kautxu begetalezko kuskua, feltroz eta artilez apaindua.

Egon 2

Mahain ttiki hunek elementu desberdinez osatua den Egon bilduman parte hartzen du. Pufak, mahain apalak eta kanape sistemak animatzen ditu. Produkto berritzaile bat dugu hau, eta bakarrik ere eta eremu desberdin askotan atsegina da. Altuera aldakorra izanez, berarekin jostatzen ahal da eta erabilera desberdinak erabili.

Egon – Alki