Sana

Nahiz eta birologian adituak ez izan, arlo horretako proiektu nahiko ausart batean parte hartu dugu. François Fabiano, Sana markaren sortzailea, guregana etorri eta gama altuko aire-garbitzaile bat sortzeko eskatu zigun.

Ariketa konplexua izan zen, hainbat funtzio integratu behar baitziren: airea xurgatzea, iragaztea, desinfektatzea eta aire garbia berriz zabaltzea. Objektu lasaigarri, atsegin eta praktiko bat diseinatu dugu, kode sanitarioetatik urrun, forma eta funtzioak barne barnetik lotuz.

Sana – Airdp

Gaur egun, Sana 300 Pro, VirexpR birologia laborategiak ziurtatua, bere sektoreko aparailu onenetako bat bihurtu da. Ordubetean 300 m³ aire tratatzen ditu, eta besteak beste bronkiolitisa, gripea eta Covida deuseztatzen ditu.

Proiektu hau produktu-diseinuaren ingeniaritzan ari den Outercraft-ekin egindako lankidetzaren emaitza da, Mito estudioarekin, markaren identitateari dagokionez, eta Cyril Arnoux-ekin, aparailuaren industrializazio fase osoan. Tokiko proiektu baten zerbitzura jarritako gaitasun osagarrien adibide ederra.

Pedas

Pedas okzitanierazko hitza da, jantzien ukondoak eta belaunak indartzeko erabiltzen diren oihal zatien izendatzeko. Hemen, kanape-moduluen ertzak janzten dituzte, kolore-kontraste joko bat sortuz. Pedas, erosotasun ezin hobea eskaintzen duen sistema modularra da, eserlekuak osoki malgukien gainean muntatuak dituenak.

Pedas – Bosc

Osagai desberdinek konfigurazio ugari sortzeko aukera ematen dute.

Kuskoa

Kadiraz eta besaulkiz osatzen da bilduma hau, neurri eta itxura desberdinez.

Jarlekuek bi elementu dute : kusko arin bat harizko xibalet baten gainean ezarria. Hemen, Robin Day-ren Polyprop plastikozko kadira ikonikoari keinu bat egina.

Kuskoa – Alki

Le piètement en chêne massif, est associé à une coque thermomoulée aux formes douces en feutre de PET. Ce matériau à haute performance fabriqué à partir de bouteilles en plastique recyclées est de plus recyclable.

Ingude

Ingude, banku tradizionalei erreferentzia egiten duen bilduma fina eta dotorea da.

Ingudea tresnari egindako keinu bat da. Altzairu herdoilgaitzezko hodi kurbatuen eta zurezko ohol biribilduen leuntasunak sentsazio atsegina sortzen du, bai ikusmenaren aldetik, bai ergonomiaren aldetik.

Ingude – Didheya

Bere estetika aldaezina eta material iraunkorrei esker, inoxa eta liho-olioz bustitako pinua, Ingude bilduma harmoniaz integratzen da hiri-paisaietan, baina baita parke naturaletan ere.

Egon 1

Lounge espazioentzat asmatua izan da Egon bilduma, Alkirentzat.
Elkarrekin doazen objektu mota desberdinak dira, bakotxak bere nortasuna erakutsiz.

Egon – Alki

Besalki, puf eta mahain apalak dira. Egon bildumarekin, lehen aldia da Alkik zuraren eta tapizeriaren arteko oreka zehatza erakusten duten kanapeak garatzen dituela . Egon mahain apalak, metalezko bazterrak zituzten tradiziozko mahainetatik inspiratuak dira.

Xistera

Besaulki eroso hauek lasto-txirikordatzearen interpretazio berri baten emaitza dira. Barne-espazio babestu bat eskaintzen dute non lumatxek, esertzeko, atseden hartzeko edo lan egiteko aukera ematen duten.

Bertan, eroso eta babestuta sentitzen gara aldi berean, hotel bateko harrera-gunean egonda ere.

Xistera – Bosc

Lasto-txirikordatzearen lan hau enpresa ohargarri horien zurgintza eta tapizeria jakintzetan oinarrituta garatu da.

Eman

Eman aulkia bereziki erosoa izateko borondatearekin diseinatu da; horregatik, ergonomia eta eseriaren lodiera hasieratik bertatik landu ziren. Aulkiak gainazal leunen eta ertz biziagoen arteko nahasketak definitzen ditu. Bi aldeetatik tapizatutako eserleku zabalak zirrikitu bat integratzen du inguru osoan eta bertan kokatu ditugu erregulazio-botoiak.

Eman – Sokoa

Erabiltzaile guztiei, morfologia desberdinak izan arren, erosotasun handiena eskaintzeko pentsatua da. Emanek egokitze pertsonalizatu ugari eskaintzen ditu, bizkarralde sareztatua edo tapizatua izan dezake.

Garraio-bolumenak murrizteko, osagaien muntaketa ere landu dugu. Aulkia Kit moduan entregatzen da, packaging ultratrinko batean, tresnarik gabe muntatzen da, klip sinpleen bidez.

Heldu

Alkirentzat osatu dugu bilduma hau, akoplatzearen teknika tradizionalatik abiatuta. Aulkiaren hanka eserlekuan sartzen da, mahaiaren hanka mahaiaren gainean. Printzipio horren arabera, jakina, kadirak, tabureteak, mahai altuak eta mahai baxuak osatzen duten gama nabarmentzen da. Kolorearen aplikazioak elementu ezberdinen ahokatze-jokoa nabarmentzen du.

Heldu – Alki

Aulkiaren bertsio tapizatua ere oso txukuna da. Tradiziozko lotura-printzipio horren arabera, jakina, aulkiak, tabureteak, mahai altuak eta mahai baxuak osatutako gama nabarmentzen da.

Bigun

Bigun mahai apalak itxuraz kontraesankorrak diren bi egoera elkartzen ditu: gogorra eta biguna. Marmolezko gain bat belaki kautxu moldatuzko oinarri baten gainean pausatzen da, oihal kapitoneatu batez estalia.

Bigunek Reteguirekin erronka baten inguruan egindako ikerketa-lan bat luzatzen du: marmolari berotasuna eta leuntasuna ematea. Marmola material hauskor eta apaingarri gisa ikusteko modua desagertu egiten da kautxuzko oinarriari esker.

Bigun – Retegui

Bere forma eskuzabalekin, Bigun bi neurritan eta marmola eta oihala elkartzen dituzten lau konbinazio monokromotan eskaintzen da. Bigun, harri-jasotzearen euskal joko tradizionalean inspiratzen da. Harria altxatu ondoren, kuxin zabal eta lodi baten gainera askatzen da. Irudi horrek gidatu zuen mahaiaren diseinua: marmolezko gain bat oinarri bigun eta betegarri baten gainean pausatua.

Lur

Alki kooperatibaren material nagusia den haritz trinkoa, beste material natural batzuekin konbinatu izan dugu, hala nola burdina forjatua, feltroa, artilea, altzairua eta bioplastikoa.

Oraingoan Goicoechea eltzeegileaz hurbildu gira. Egoitza Baxe-Nafarroan du, Alkitik kilometro gutxira. Goicoechea familia hiru belaunaldiz aritu da buztin errea lantzen. Lur bilduma, hainbat loreontzi eta mahai borobil batek osatua, gure arteko lankidetza horren emaitza da.

Gure barnealdeak landareztatzeaz oinarritu zen ideia, bai etxean, bai lantokian edo eremu publikoetan.

Lur – Alki

Erabilitako materialak, haritz trinkoa eta harrobitik ateratako buztina, jatorri naturalak dira erabat. Buztina landuta, testura berezi bat duen terrakota gorrixka bat bihurtzen da. Loreontzi horiek irekidura bat dute erdigunetik kanpo, zurezko estalkian, eta barnean lore-eltzeak dituzte, non landare-konposizio ugari landu daitezken. Haritz trinkozko egitura eta terrakotazko oinarri bat dituen bistro-mahaiak osatzen du Lur bildumak.

Itxura apaingarritik urrunduz, formen eta konfigurazioen sinpletasunean lan egin dugu kasu huntan, landareari protagonismoa utziz.