IMM Standa 2018

Alki Koloniako IMM azokan izan zen, eta han enpresaren funtsa eta hainbat sorkuntza berri aurkezteko aukera izan genuen. Lekua eta tamaina bereziak izan arren, standaren kokapena oso interesgarria izan zen.

Espazioa hainbat gunetan banatu genuen, etxe arketipikoen formako hormen bidez. Horma horiek zilatuak izanki altzariak pixkanaka agertzeko moduan antolatuak ziren, ibilbide natural baten barruan. Alkiren eskaintza zabala arkitektura garbi eta irakurterraz baten bidez aurkezteko modua izan da.

IMM 2018 – Alki

Kolore-paleta berezi bat erabili genuen gune bakoitzari giro desberdin bat emateko. Gune nagusiko hormak laranja biziaren ukitu bat zuelarik, aulkitxoek tonu ilunagoak hartzen zituzten. Feltrozko lanpara bilduma batek giro goxo bat emanez osatu zuen bilduma hau.