Egon 2

Mahain ttiki hunek elementu desberdinez osatua den Egon bilduman parte hartzen du. Pufak, mahain apalak eta kanape sistemak animatzen ditu. Produkto berritzaile bat dugu hau, eta bakarrik ere eta eremu desberdin askotan atsegina da. Altuera aldakorra izanez, berarekin jostatzen ahal da eta erabilera desberdinak erabili.

Egon – Alki

Odei

Odei, espazio kolektiboetarako bulego-aulkien fabrikatzailea den Sokoa enpresarekin garatutako bilduma da. Haren garapenak hiru urteko lana eskatu zuen. Eserlekuaren uhindura batek aulkiaren funtzio desberdinak modu harmonikoan integratzeko aukera ematen du.

Nahiz eta normalean askatasun handi batekin lan egiten dugun proiektu honen eragozpen tekniko eta ekonomiko ugariei zorroztasun handiz erantzun diegu, erabilera kolektiborako pentsatutako aulki bat asmatzeko. Arlo honetan, askotan emaitza atsegina ez den marrazkia oso zurruna bihur daiteke.

Odei – Sokoa

Horregatik, muga horiei zuzenean heltzea erabaki genuen, baina ikuspegi leun batekin, silueta monokromo nahiko sendo baten inguruan. Eserlekuaren uhindurak aulkiaren funtzio desberdinak integratzen ditu. Xehetasun horrek hainbat muga gainditzen lagundu zigun, aldi berean osoki metagarria den aulkia sortuz.

Aroa

Didheyarentzat sortutako Aroa bildumak, altzairu herdoilgaitzaren lanketan berezitutako markarentzat egina, erosotasun handia eskaintzen du. Banakako besaulkitik banku kolektibora, bilduma egokia da bai kanpoko espazioetarako, bai barrualdeetarako.

Aroa – Didheya

Bere soiltasun grafikoak eta arintasun bisualak definituta, Aroa bildumak atseden eta elkarbizitzarako guneak sortzeko aukera ematen du, baita bizikletentzako euskarriak ere.

Saski

Alkirentzat egintako lanetan sarritan gertatzen den bezala, Saski istorio ttiki baten moduan interpreta daiteke. Kasu huntan, objektuak eskulanean du jatorria, saskigintzari erreferentzia egiten dion keinu baten bidez.

Saski – Alki

Saski, konbinatuak diren egur trinkozko xafletatik abiatzen da. Konplexutasun handiko lan huntan, Alkiko langileek CN teknologian duten jakitatea erabili dute.

Duffle

Duffle, elkarri lotuak eta haritz edo intxaurrondo egituraren gainean pausatuak diren modulu erosoz osatua den kanape sistema da. Egurrezko, larruzko eta soka txirikordatuzko loturek Duffle coat tradizionalari erreferentzia egiten diote.

Duffle – Bosc

Tapizeria-lana zaindua da. Aldizkariak eta liburuak alboko poltsikoan sar daitezke, txaketa baten hegala bezala foratuak. Duffle kanape oso erosoa da, proportzio eskuzabalekoa eta konposizio ugari egiteko aukera ematen duena. Egurrezko eta larruzko loturek Duffle coat-en xarma gogorarazten dute.

Xume

Alki kooperatibarentzat diseinatutako Xume bildumak egurrezko egitura zuen aulki historiko bat berrikusten du; jatorriz larruzko eserlekua zurezko egituran tiran emana zen , hemen aldiz material berri batek ordezkatzen du larrua : PETa. Haritz trinkozko oinarria PET feltrozko karkasa termoformatu goxo batekin lotzen da. Emaitza handiko material hori birziklatutako plastikozko botiletatik egina da, bera birziklagarria izanez gainera.

Xume for Alki

Kolore-konbinazio desberdinek bizitasuna ematen diote bilduma berri honi, eta espazio askotan erabiltzeko aukera eskaintzen dute, etxetik jatetxera.