Bigun

Bigun mahai apalak itxuraz kontraesankorrak diren bi egoera elkartzen ditu: gogorra eta biguna. Marmolezko gain bat belaki kautxu moldatuzko oinarri baten gainean pausatzen da, oihal kapitoneatu batez estalia.

Bigunek Reteguirekin erronka baten inguruan egindako ikerketa-lan bat luzatzen du: marmolari berotasuna eta leuntasuna ematea. Marmola material hauskor eta apaingarri gisa ikusteko modua desagertu egiten da kautxuzko oinarriari esker.

Bigun – Retegui

Bere forma eskuzabalekin, Bigun bi neurritan eta marmola eta oihala elkartzen dituzten lau konbinazio monokromotan eskaintzen da. Bigun, harri-jasotzearen euskal joko tradizionalean inspiratzen da. Harria altxatu ondoren, kuxin zabal eta lodi baten gainera askatzen da. Irudi horrek gidatu zuen mahaiaren diseinua: marmolezko gain bat oinarri bigun eta betegarri baten gainean pausatua.

Lur

Alki kooperatibaren material nagusia den haritz trinkoa, beste material natural batzuekin konbinatu izan dugu, hala nola burdina forjatua, feltroa, artilea, altzairua eta bioplastikoa.

Oraingoan Goicoechea eltzeegileaz hurbildu gira. Egoitza Baxe-Nafarroan du, Alkitik kilometro gutxira. Goicoechea familia hiru belaunaldiz aritu da buztin errea lantzen. Lur bilduma, hainbat loreontzi eta mahai borobil batek osatua, gure arteko lankidetza horren emaitza da.

Gure barnealdeak landareztatzeaz oinarritu zen ideia, bai etxean, bai lantokian edo eremu publikoetan.

Lur – Alki

Erabilitako materialak, haritz trinkoa eta harrobitik ateratako buztina, jatorri naturalak dira erabat. Buztina landuta, testura berezi bat duen terrakota gorrixka bat bihurtzen da. Loreontzi horiek irekidura bat dute erdigunetik kanpo, zurezko estalkian, eta barnean lore-eltzeak dituzte, non landare-konposizio ugari landu daitezken. Haritz trinkozko egitura eta terrakotazko oinarri bat dituen bistro-mahaiak osatzen du Lur bildumak.

Itxura apaingarritik urrunduz, formen eta konfigurazioen sinpletasunean lan egin dugu kasu huntan, landareari protagonismoa utziz.

Emea

Emea, Alkirekin egindako lehen elkarlana izan da. Helburua, haritza eta Alkiren jakintza uztartzea zur trinkoren eta tapizeriaren lanari doakionez. Geroztik elementu berri batzuek bilduma hau osatzen dute. Kadera arketipo hunek, lantze eta muntaia jakitateak agerian ezartzen ditu.

Zur trinkoaren ideia finkatzea izan zen proiektu hunen ideia.

Emea – Alki

Klasikoa bilakatu den bilduma hunek, enpresako bidea marraztu du urte batzuz. Lehen lan hortarik lekora, memorio kolektibo bati finkatzea agertzen da nagusiki. Bereziki mahaiarentzat, baserrietan elementu garrantzitsua delarik elgarren arteko bizian, jateko, lan egiteko, jokoetan aritzeko…

Kai

Kai konfigurazio anitz osatzeko aukera ematen duen apalategi programa zabala da. Horma baten kontra instala daiteke, edo gela baten erdian kokatu, lan-espazio batean banaketa elementu gisa.

Sistema zurezko egitura arin batean oinarritzen da, altuera eta zabalera desberdinetan deklina daitekeena. Ez da inolako finkatzerik ikusten, eta multzoa oso erraz muntatzen da.

Kai – Treku

Zurezko, lakazko edo marmolezko azken hunkituek, erabilera anitzeko sistema hau proiektu bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera ematen dute.

Zutik

Zutik sortzeko ibilbide berri bat hartu dugu: lurra utzi eta hormak esploratzea. Emaitza, haritz trinkozko habe horizontal baten luzeran antolatua den sistema oso bat da, panel akustikoz, apalez, ispiluz eta zurubi batez osatua.

Zutik – Alki

Zutik nahi bezala molda daiteke, luzeran zein konposizioan. Programa hau instalazio handietan zein espazio txikietan eta etxebizitzetan egokitzen da.

Alaia

Proiektu industrial konplexu bat da, hainbat urtez estuki elkarlanean aritu garen Hendaiako Sokoa bulego-aulkien fabrikatzailearekin garatua. Bilduma honek enpresaren balioak integra ditzan nahi genuen: zuzentasuna, sinpletasuna eta berotasuna.

Alaia – Sokoa

Serie handiko ekoizpenerako pentsatua, Alaia marrazki argi eta irakurterraza duen aulkia da. Bere itxurazko sinpletasunetik harago, altzari tipologia zorrotz honek behar dituen funtzio guztiak integratzen ditu.

Kouet

Kouet modu desberdinetan konfigura daitekeen lerro sinpleko gama bat da. Kanapearen berezitasuna haren edredoian kokatzen da : luma finez eta ahate-lumatxaz betea den hodi horizontalek osatzen dute. Plaid baten moduan zabalduta, osotasunari erosotasun bero eta bereziki inguratzailea ematen dio.

Kouet – Bosc

Proiektu honetarako, Boscek, lumaren lanketan aditua den inguruko Pyrenex enpresarekin lan egin du. Haren jakintzak produktuaren kalitatea, arintasuna eta iraunkortasuna bermatzen ditu.

Kimua

Kimua bilduma, mahain, kadira, alki eta alkitxoz osatua da. Aintzinekoen lastoztatze lanaren neurri afektiboa hunkitzen du lan hunek. Memorioari begi klixka bat eginez, bilduma hunek kadira lastoztua garaikidetzen dauku. Jar lekua eta bizkar aldea eskuz lastoztuak dira « tabuda » lasto naturala erabiliz, tratamendurik gabe.

Kimua – Alki

Kadira hunek, gure elkar lanaren aintzin Alkik egiten zituen kadira klasikoak gogora ekartzen dauzkigu.

Spi

SPI arintasunarekin eta horizontaltasunarekin jokatzen duen apalategi sistema bat da. Kirten ikusgarririk gabe, nahi den luzeran zabal daiteke eta proiektuaren beharren arabera neurtu daiteke.

Zintzilik dauden panelak lerrokatzen dira nahi den azalera estaltzeko. Sistemak 60 kg arte jasan ditzake metro lineal bakoitzeko. Liburuak zutik mantentzeko, elementu metaliko imanduak nahi den lekuan jar daitezke libreki. Panel bertikalek eta ateek mikroperforazioak eta material akustiko xurgatzailea dituzte, lan-espazioetako erosotasun akustikoa hobetzeko.

Spi – Famo

Koila

Jatetxe eta bereziki gastronomiazaleentzat pentsatua den kadira da Koila. Sukaldari profesionalekin batera landua, postura egokia eta erosotasun handia eskaintzen du.

Eseri goxoa, bizkar atsegina eta beso apalak eta erosoak baititu.

Koila – Alki

Le piètement en chêne massif, est associé à une coque thermomoulée aux formes douces en feutre de PET. Ce matériau à haute performance fabriqué à partir de bouteilles en plastique recyclées est de plus recyclable.