Ildo

Denak desberdinak, baina ahaidetasun argi batekin… Ildo bilduma beharren arabera tolesten den lerro paraleloen trama baten gainean eraiki da. Bandak kurbatzen dira eta silueta osagarriak dituzten formak sortzen, paisaia bizi bat osatuz trama grafiko baten gainean.

Oso lan konplexua izan da, sinplea izan nahi duen ideia baten inguruan. Garapen-prozesu osoan zehar, lerroen eta bolumenen arteko oreka bilatu dugu, fintasunaren eta erosotasunaren artekoa.

Ildo – Sokoa

Bilduma hau benetako erronka teknikoa izan da, eta diseinatzaile, molde-egile eta tapizatzaileen arteko talde-lan luzea eskatu du.

Diseinua: Iratzoki & Lizaso

Kea

Nahiz eta zura lehenetsia den Kea bilduman, burdin landuarekin agertzen da hemen.

Eskuz landutako burdina, zuraren inguruan bertan kokatzen da. Atzo eta gaur arteko lotura azpimarratu nahi izan dugu, zurari beste material bat integratuz, burdina eta aroztegiko lana hain xuxen.

Kea – Alki

Nafarroan dira landuak metalezko pieza hauek.

Bistro

Marmolezko ostatuetako mahaia XIX. mendeko kafetegi eta ostatuen klasiko bat da. Berrinterpretazio lan honetan, Jean Louis Iratzokik arreta berezia jarri zuen marmolaren eta metalaren arteko kolore-harremanetan, baita oinarriaren azken hunkituetan ere.

Bistro – Retegui

Bistrok marmolezko gain arindua du, eta bertsio finkoan edo plegatuan eskaintzen da. Mahai hauek barrualdean zein kanpoaldean erabil daitezke.

Pedas

Pedas okzitanierazko hitza da, jantzien ukondoak eta belaunak indartzeko erabiltzen diren oihal zatien izendatzeko. Hemen, kanape-moduluen ertzak janzten dituzte, kolore-kontraste joko bat sortuz. Pedas, erosotasun ezin hobea eskaintzen duen sistema modularra da, eserlekuak osoki malgukien gainean muntatuak dituenak.

Pedas – Bosc

Osagai desberdinek konfigurazio ugari sortzeko aukera ematen dute.

Kuskoa

Kadiraz eta besaulkiz osatzen da bilduma hau, neurri eta itxura desberdinez.

Jarlekuek bi elementu dute : kusko arin bat harizko xibalet baten gainean ezarria. Hemen, Robin Day-ren Polyprop plastikozko kadira ikonikoari keinu bat egina.

Kuskoa – Alki

Le piètement en chêne massif, est associé à une coque thermomoulée aux formes douces en feutre de PET. Ce matériau à haute performance fabriqué à partir de bouteilles en plastique recyclées est de plus recyclable.

Ingude

Ingude, banku tradizionalei erreferentzia egiten duen bilduma fina eta dotorea da.

Ingudea tresnari egindako keinu bat da. Altzairu herdoilgaitzezko hodi kurbatuen eta zurezko ohol biribilduen leuntasunak sentsazio atsegina sortzen du, bai ikusmenaren aldetik, bai ergonomiaren aldetik.

Ingude – Didheya

Bere estetika aldaezina eta material iraunkorrei esker, inoxa eta liho-olioz bustitako pinua, Ingude bilduma harmoniaz integratzen da hiri-paisaietan, baina baita parke naturaletan ere.

Egon 1

Lounge espazioentzat asmatua izan da Egon bilduma, Alkirentzat.
Elkarrekin doazen objektu mota desberdinak dira, bakotxak bere nortasuna erakutsiz.

Egon – Alki

Besalki, puf eta mahain apalak dira. Egon bildumarekin, lehen aldia da Alkik zuraren eta tapizeriaren arteko oreka zehatza erakusten duten kanapeak garatzen dituela . Egon mahain apalak, metalezko bazterrak zituzten tradiziozko mahainetatik inspiratuak dira.

Xistera

Besaulki eroso hauek lasto-txirikordatzearen interpretazio berri baten emaitza dira. Barne-espazio babestu bat eskaintzen dute non lumatxek, esertzeko, atseden hartzeko edo lan egiteko aukera ematen duten.

Bertan, eroso eta babestuta sentitzen gara aldi berean, hotel bateko harrera-gunean egonda ere.

Xistera – Bosc

Lasto-txirikordatzearen lan hau enpresa ohargarri horien zurgintza eta tapizeria jakintzetan oinarrituta garatu da.

Eman

Eman aulkia bereziki erosoa izateko borondatearekin diseinatu da; horregatik, ergonomia eta eseriaren lodiera hasieratik bertatik landu ziren. Aulkiak gainazal leunen eta ertz biziagoen arteko nahasketak definitzen ditu. Bi aldeetatik tapizatutako eserleku zabalak zirrikitu bat integratzen du inguru osoan eta bertan kokatu ditugu erregulazio-botoiak.

Eman – Sokoa

Erabiltzaile guztiei, morfologia desberdinak izan arren, erosotasun handiena eskaintzeko pentsatua da. Emanek egokitze pertsonalizatu ugari eskaintzen ditu, bizkarralde sareztatua edo tapizatua izan dezake.

Garraio-bolumenak murrizteko, osagaien muntaketa ere landu dugu. Aulkia Kit moduan entregatzen da, packaging ultratrinko batean, tresnarik gabe muntatzen da, klip sinpleen bidez.

Heldu

Alkirentzat osatu dugu bilduma hau, akoplatzearen teknika tradizionalatik abiatuta. Aulkiaren hanka eserlekuan sartzen da, mahaiaren hanka mahaiaren gainean. Printzipio horren arabera, jakina, kadirak, tabureteak, mahai altuak eta mahai baxuak osatzen duten gama nabarmentzen da. Kolorearen aplikazioak elementu ezberdinen ahokatze-jokoa nabarmentzen du.

Heldu – Alki

Aulkiaren bertsio tapizatua ere oso txukuna da. Tradiziozko lotura-printzipio horren arabera, jakina, aulkiak, tabureteak, mahai altuak eta mahai baxuak osatutako gama nabarmentzen da.