Hanka

Hanka bankuen bildumak Didheyaren jakintza islatzen du. Altzairu herdoilgaitzezko eserleku minimalista hauek ebakitako eta zehaztasunez kurbatutako hodietatik abiatuz eraikitzen dira.

Hanka – Didheya

Banku hauek espazio publiko zein pribatuetan naturalki kokatzen dira barrualdean eta kanpoaldean berdin. Kolore-paletak haien presentzia egokitzeko aukera ematen du: diskretua edo biziagoa, testuinguruaren arabera.

Piknik

Forge Adourrek gurekin harremanetan jarri zen plantxaren inguruan aukera berriak aztertzeko. Erabilera-esperientzian jarri genuen arreta, piknik mahai tradizionaletik inspiratuz, plantxa multzo multifuntzional batean integratzeko.

Piknik – Forge Adour

Piknik mahaiaren erreferentzia horrek zuen gure gogoeta gidatu. Plantxa, eguzkitako parasola, botilentzat konpartimentu bat, gas-botilarentzat kokalekua, altzari bakar batean bildu ditugu.

Hodi

Hanka bankuen bildumak Didheyaren jakintza islatzen du. Altzairu herdoilgaitzezko eserleku minimalista hauek ebakitako eta zehaztasunez kurbatutako hodietatik abiatuz eraikitzen dira.

Hodi – Didheya

Banku hauek espazio publiko zein pribatuetan naturalki kokatzen dira barrualdean eta kanpoaldean berdin. Kolore-paletak haien presentzia egokitzeko aukera ematen du: diskretua edo biziagoa, testuinguruaren arabera.

Zuzulu

Erabilerak, kokapenak, ikusmen-altuerak eta zirkulazioak aztertu ditugu. Horri esker, egitura bat sortu ahal izan dugu, zazpi osagaitik abiatuta funtzio askori erantzuten diena.

Zuzulu – Alki

Sistema honek jarleku luze, banakako bulego bat, bilera-mahai altu bat, baina baita bar txoko bat, harrera gune bat edo jantoki bat ere antolatzeko aukera ematen du, intimitatea zainduz, ongi pentsatutako zirkulazioei eta ikusmen-altuerei esker.

Gure Zuzulu bildumak, 2024ko Monocle Design Award sari ospetsua irabazi du.

Diseinua: Iratzoki & Lizaso

Klik

Izaera bereziki grafikoa duen aulki bilduma zabala da Klik.

Sokoa bulegoko altzariegilearentzat sortua, espazio anitzetarako egokiak diren soluzioak eskaintzen ditu, aulkiak, tabureteak eta besaulkiak…

Klik – Sokoa

Aulkiaren bizkarraldea eserlekuaren luzapenean finkatzen da, bizkarraren elastikotasuna eta indarra bermatzeko. Hemen forma eta funtzioa estuki lotuta daude.

Sinplea itxuraz, baina bi aldeen arteko lotura, bereziki teknikoa da.

Kutxa

Silueta desberdineko altzarien bilduma bat da, non pieza bakoitzak bere nortasun propioa duen eta funtzio bat betetzen duen animazio grafiko kolektibo baten barruan. Estruktura metaliko baten gainean dilindan den kutxa baten ideia ematen du.

Kutxa – Treku

Lekeitioko Kaxarrankako kutxari egindako keinu bat. Kontraste-jokoa ere ageri da, zurezko kaxaren eta egitura metalikoaren fintasunaren artean. Bi mahai baxu, bulego mahai bat eta erabilera anitzeko komoda bat, espazio askotan txertatu daitezkeenak.

Diseinua: Iratzoki Lizaso

Kuskoa Bi

Kuskoa bi kadira eroso eta inguratzaile izan zedin nahi genuen. Horretarako kusko ahur bat hautatu dugu, plastikorik gabekoa.

Kooperatibaren baloreekin bat eginez, garapen iraunkorra gogoan atxikiz, bioplastikozko kadira bat eraiki dugu. Industrian, bereziki autoen arloan, bilaketak eremanak izan dira bioplastikoari buruz.

Kuskoa Bi – Alki

Ikerketa lan sakon baten ondotik, ekai berri baten hautatzea erabaki dugu, hain xuxen bioplastikoa. Altzarietan lehen aldiz aplikatu den jatorri biologikozko polimeroa da Kuskoa Bi.n egin duguna.

Albeo

Albeo Retegui marmolaren artisautzan espezializatutako markarekin diseinatutako mahaia da. Barrualdeetarako zein kanpoaldeetarako diseinatutako mahaia, bi material konbinatuz: batetik, marmolezko harria, enpresak aukeratutako materiala eta, bestetik, hormigoi mota berezi bat. Hormigoi moldekatuko egitura eskuz marraztutako erle-habi sareta bat jarraituz eraikia izan da.

Hormigoiarentzat, UHPFRC erabiltzen dugu, arkitekturan argi-eraikuntza independenteetarako erabiltzen den hormigoi mota bat, errefortzu metalikorik ez duena behar. Errendimendu handiko hormigoia da, zuntzarekin sendotzen dena.

Hormigoizko konposatu guztien osagaietako bat harea da. Reteguik mekanizazio-lantegiko prozesu guztietan sortutako marmol-hautsa jasotzen du, eta UHPFRC konposatuan erantsiz birziklatzeko gai da.

Albeo – Retegui

Hormigoi moldekatuko egitura eskuz marraztutako erle-habi sareta bat jarraituz eraikia izan da. Saretak arintasuna eta sendotasuna ematen dio mahaiari, eta marmol mehe eta nahiko geometrikoko mahaiaren euskarri gisa balio du.

Hormigoizko hankak mahai azpiko albeoloen arkitekturan sartzen dira, planoa garraiatu ahal izateko. Hiru hormigoi-tonu harmonizatzen dira bildumarako hautatutako harri naturalekin.

Lan

Lan proiektua desafio batetik abiatu da: ergonomiako kodeak errespetatuz, bulegoko kadira baten asmatzea, Alkiren unibertsoarekin bat eginez objektuen berotasuna eta horientzat dugun atxikimenduaren bidez.

Ohartu ginen bulegoko kadirek estimo gero eta guttiago pizten zutela, heien estetika kodeek laneko lagun bat baino gehiago tresna ortopediko bat bezala hartuak zirela. Gainera egokitzeak ez dira usu erabiltzen.

Lan – Alki

Kadira honek dituen berezitasunak diskretoak gelditzen dira : mekanismoa jarlekuaren azpian gordetzen da eta besoak bizkarrari lotuak dira. Itxura, kontakto guneak eta materialen hautaketak zainduak izan dira, objektu eroso eta atsegingarria izan dadin.

Morfologi guzientzat egina da Lan kadira, mekanismoa jartzen denaren pisuaren arabera egokitzen baita. Bizkarra hiru postura desberdinetan ezar daiteke, biraketa mugimendu askatasun handi bat eskainiz.

Luze

Luze, osagai kopuru murriztu batetik abiatutako Didheyarentzat diseinatua den banku bilduma da. Osagai horien konbinazioak konfigurazio ugari garatzeko aukera ematen du, banakako bankutik hiri-espazioa egituratzeko gai diren antolamendu konplexuagoetara. Bertan eser daiteke, bizkarra eman, aurrez aurre jarri edo, besterik gabe, zutik barraren kontra egon.

Luze – Didheya

Luze bi materialen arteko elkarketatik sortzen da: altzairu herdoilgaitza eta hormigoia. Hemen aurkeztutako maketek instalazio-logikak, erabilerak eta espazio publikoan partekatzeko moduak hobeto ulertzeko aukera ematen dute. Inoxa tokiko harri batekin ere konbina daiteke, tokiko material bat ekoizteko eta balioan jartzeko aukera emanez.