Showroom

Iratzoki studio.k Alkiren Larresoroko lantegi berriko showrooma eta denda antolatu ditu: arkitekturan, diseinuan eta tokiko ekoizpenean interesatua den publiko zabal bati idekia.

Egia erran, gunea ohiz kanpoko ingurune batean kokatua da. Leibar&Seigneurin agentziak diseinatu zero energiako eraikin soil, zorrotz eta dotore huntan, kontrapundu bat sortu nahi izan dugu, showrooma kurben eta gardentasunen segida gisa antolatuz.

Estudioa – Iratzoki

100 metroko oihal batek bisitaria gidatzen du ibilbide osoan zehar, kanpoko paisaiarekin eta argiarekin jolastuz. 400m2 ko espazio hau gune desberdinetan antolatu dugu, jatetxetik tabernara, zine proiekzio-areto batetik liburutegi batera.

Alki markaren proiektuen desberdintasuna eta aberastasuna agerian ezarriz.

Estudioa

Iratzoki estudioak Iratzoki Adrienen zurgintza lantoki zaharra berriztatu du, bere bulego berria bertan kokatzeko. Eraikinaren izaera errespetu handiz zainduz, 20 metro baino gehiagoko altzari luze bakar batek egituratzen du espazioa.

Lan eremua eta atseden-gunearen arteko igarobideak definitzen ditu.

Ateliera – Iratzoki

Energia-berritze diskretu eta eraginkor batek tailerraren espiritua gordetzeko aukera ematen du, lekua aldi berean bero eta atsegin bihurtuz.

Zeharkako argiek eta gortina luzeek atmosfera leun bat sortzen dute. Kanpoaldea landarez hornitu da; gliziniak eta huntz ostoak eraikina estaltzen hasi dira…

M&O Standa 2016

Alkiren zuzendaritza artistikoaren eremuan, markaren espiritua gorpuzteko gai zen espazio bat irudikatu dugu. Etorkizuneko azoketan berrerabili eta egokitu zitekeen stand sistema bat.
Funtsezko topagune bat sinbolizatzen duen dispositibo bat eraiki dugu: herriko plaza.

M&O 2016 – Alki

Ikuspegi arkitektoniko honek Alkiren elkarbizitza eta aniztasun espiritua erakusten du. Plazaren ideia jarraituz, multzo modular bat, haren inguruan giro desberdinak adieraz daitezen.

IMM Standa 2018

Alki Koloniako IMM azokan izan zen, eta han enpresaren funtsa eta hainbat sorkuntza berri aurkezteko aukera izan genuen. Lekua eta tamaina bereziak izan arren, standaren kokapena oso interesgarria izan zen.

Espazioa hainbat gunetan banatu genuen, etxe arketipikoen formako hormen bidez. Horma horiek zilatuak izanki altzariak pixkanaka agertzeko moduan antolatuak ziren, ibilbide natural baten barruan. Alkiren eskaintza zabala arkitektura garbi eta irakurterraz baten bidez aurkezteko modua izan da.

IMM 2018 – Alki

Kolore-paleta berezi bat erabili genuen gune bakoitzari giro desberdin bat emateko. Gune nagusiko hormak laranja biziaren ukitu bat zuelarik, aulkitxoek tonu ilunagoak hartzen zituzten. Feltrozko lanpara bilduma batek giro goxo bat emanez osatu zuen bilduma hau.

M&O Standa 2020

Stand honetan, bilbadura edo zurezko egitura tradizionalaren teknikatik inspiratutako hizkuntza grafiko berri bat garatu dugu. Eraikuntza modu hau munduko hainbat eskualdetan ageri da, hala nola Dinamarkan, Flandrian, Alsazian, Alemanian, Erresuma Batuan edo Euskal Herrian.

Euskal Herrian teknika hunek badu bere bertsio berezia: beheko solairua sarritan harriz egina izaten da, eta goiko solairua, berriz, zurezko egituran sartzen den buztin eta lastozko betegarri batez osatua. Arkitektura landu dugu Alki stand berria diseinatzerakoan.

M&O 2020 – Alki

Standak hainbat bolumen hartzen ditu. Beheko solairuak, arku biribildun pasabideekin, perspektiba eta irekidura anitz sortzen ditu, bisitaria gune desberdinak ezagutzera gonbidatuz. Alkiko altzarien bidez, harrera, bulego, ostatu, egongela eta terraza espazioak materializatuz girotzen da espazioa.