Hemendik liburua

Iratzoki estudioaren oinarrizko printzipioetako bat Euskal Herriaren garapen ekonomiko eta kulturalean parte hartzea da. Izpiritu horretan lagundu genuen Hemendik kolektiboa sortzen, memoria industrial eta artisau bat bildu eta partekatzeko xedearekin.

Objektuak informazio gurutzaketa batetik sortzen dira beti : historikoa, soziala, geografikoa, teknikoa edo kulturala. Haien historia zenbat eta gehiago aztertu, orduan eta argiago agertzen dira jakintzen, lurraldeen eta erabileren arteko lotura ikusezinak.

Ekoizpenaren eta kulturaren munduek oraindik gutxitan elkarri begiratzen diote. Horregatik, unibertso horien artean zubiak sortzea garrantzitsua iduritzen zaigu. Ikerketa-prozesu horren lehen atalak liburu forma hartu zuen: “Hemendik, Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak”.

Hemendik liburua

Objektuetatik haratago, jakintzak eta sorkuntza-prozesuak interesatzen zaizkigu. Hautaketak ez du kronologia edo tipologia zehatzik jarraitzen. Objektu zaharrak edo garaikideak, artisauak edo industrialak modu berean lantzen ditu, daramaten memoria material eta immateriala hobeki ulertzeko.

Altxorrez betetako liburu hau deskubritzen gozatuko duzuela espero dugu.

Informazio gehiago: Hemendik

Add Your Heading Text Here

PR Alta

Soinuaren nagusitasuna eta zorroztasuna sorkuntzaren zerbitzura.

PR Alta teknologia handiko bozgorailu bat, binilo-plater bat eta diskoak gordetzeko espazio bat integratzen dituen zutabe trinko bat da. Berina ketua, intxaurrondoa eta aluminioa elkartu ditugu, hi-fi.aren unibertso historikoari erreferentzia eginez. Berina egitura bertikal gisa, zura maila desberdinetan, eta metala osagai teknikoetarako.

PR Alta – La Boîte Concept

Le piètement en chêne massif, est associé à une coque thermomoulée aux formes douces en feutre de PET. Ce matériau à haute performance fabriqué à partir de bouteilles en plastique recyclées est de plus recyclable.

Sana

Nahiz eta birologian adituak ez izan, arlo horretako proiektu nahiko ausart batean parte hartu dugu. François Fabiano, Sana markaren sortzailea, guregana etorri eta gama altuko aire-garbitzaile bat sortzeko eskatu zigun.

Ariketa konplexua izan zen, hainbat funtzio integratu behar baitziren: airea xurgatzea, iragaztea, desinfektatzea eta aire garbia berriz zabaltzea. Objektu lasaigarri, atsegin eta praktiko bat diseinatu dugu, kode sanitarioetatik urrun, forma eta funtzioak barne barnetik lotuz.

Sana – Airdp

Gaur egun, Sana 300 Pro, VirexpR birologia laborategiak ziurtatua, bere sektoreko aparailu onenetako bat bihurtu da. Ordubetean 300 m³ aire tratatzen ditu, eta besteak beste bronkiolitisa, gripea eta Covida deuseztatzen ditu.

Proiektu hau produktu-diseinuaren ingeniaritzan ari den Outercraft-ekin egindako lankidetzaren emaitza da, Mito estudioarekin, markaren identitateari dagokionez, eta Cyril Arnoux-ekin, aparailuaren industrializazio fase osoan. Tokiko proiektu baten zerbitzura jarritako gaitasun osagarrien adibide ederra.

Kanpo

Kanpo, dagoen espazioaren arabera konfiguratu daitekeen kanpoko sukalde bat da.. 17 modulu ditu, bereiziak edo elkarrekin erabil daitezkeenak, konposizio ugari sortzeko.

Kanpo – Forge Adour

Sistemak mota guztietako espazioetara egokitzeko aukera ematen du: lan-gain soil batetik, plantxa, harraska, hozkailua edo gas-suak integratzen dituen sukalderaino.

Hostaila

Landesetako « Les échasses » lodge-arentzat sortutako tapiza bilduma bat da Hostaila. Manapen pribatu bat. Eskus landuak, Frantzian, Zelanda Berriko artile hutsetik eginak.

Hostailak, motibo errepikakorren ipintze jokoa erakusten du, hosto meta bat balitz bezala, zuhaitzen artean kokatua baita “Les échasses”.

Hostaila – Les échasses

Motiboen antolaketak tapizaren inguruko mozketa finkatzen du, marrazkia formari lotura emanez. Bi tamaina landuak izan dira, lau kolore multzotan emanak.

Nomad

Badu 50 urte baino gehiago Forge Adour enpresak etxeko plantxak sortzen dituela. Plantxa eramangarri bat irudikatu dugu: mahai gainean jar daitekeena, hiriko apartamentu bateko balkoian instalatu daitekeena, edo lagun artean egindako irteera batera eraman daitekeena… Xehetasun bakoitza landu dugu, edonora erraz eraman eta erabiltzeko moduko objektu bihur zedin.

Nomad sukaldatzeko aparatu soil bat baino askoz gehiago da. Bere diseinuak askatasunaren eta partekatutako plazerraren ideia adierazten du, intuitiboa eta funtzionala izaten jarraituz. Erraz garraia daiteke, bi heldulekuko saski tradizional baten moduan.

Nomad – Forge Adour

Nomad, hainbat geruza integratzen dituen produkto nahiko trinkoa da: objektua altxatzen duen oinarria, gas-kartutxoa hartzen duen kaxa, erregailuaren maila gantz-erretiluarekin, ondoren egosteko plaka, eta azkenik zurezko erretilua heldulekuekin, plantxa erraz garraiatzeko.

Plakak hartzen dituen tenperaturei esker, elikagaiak sugarren kontakturik gabe eta koipe gutxirekin erre daitezke. Tenperatura jaitsiz, produktu delikatuagoak ere presta daitezke, hala nola arraina, itsaskiak, barazkiak edo arrautzak.

 

Diseinua: Iratzoki & Lizaso
Eskerrak: Anaïs Bourcier, Toshio Shimamura, Jean Marc Durquety eta Fabio Guizzo

GK01

Infor, Zaragozan kokatua, sukaldeko altzari eta ekipamenduen fabrikatzaileak, bere produktuak nagusiki Espainian merkaturatzen ditu. Enpresak sukalde-programa atseginago bat garatu nahi zuen, merkatuan zeuden ereduez eta bere ekoizpenez bereizteko gai izango zena, prezio-tarte ertainari eutsiz.

Lan hau Getxoko ABAD taldearekin elkarlanean egin dugu; talde horrek esperientzia handia du altzari-programetan eta haien garapenean. Plazer bat haiekin kolaboratzea.

GK01 – Infor

Bi ideia nagusik gidatu zuten gure ikerketa: eskuragarritasuna eta landareak. Sukaldari profesional baten lana behatuz, bi jestu garrantzitsu identifikatu genituen: zintzilikatzea eta altxatzea. Horrela, irudikatu genuen, trapuak, koilara handiak, tresnak, baita produktu batzu zintzilikatzeko guneak eta oinarrizko elementuak eskura izateko biltze-espazioak ere bai integratzen dituen sukalde bat.

Zeramikazko ontzi txikiak ere integratu dira, belar aromatikoen lorategi bat osatuz.