Zeramika 2

“Ea Céramique”-ko artisauekin elkarlanean aritu gara, loreontzi eta lanparen inguruan. Loreontzi hauek pieza bakarrak dira, eskuz eginak tornuan. Buztin gorriz moldatuak, testuren arteko elkarrizketa goxoa erakusten dute: konoan gainazal mate eta latza, ertzetan berriz gainazal leundu eta distiratsuekin kontrastean.

Zeramika lanpara – Alki

Pieza hauek artisauaren jestua eta materia bera nabarmentzen dituzte, zeramika tradizioaren eta idazkera soil baten artean. Bestalde, buztinezko lanpara bilduma bat ere sortu dugu lur mota desberdinekin, buztin mate eta distiratsutik grisaraino.

Ilargi

Itxuraz sinplea den argi-bilduma bat da, beira ufatua eta haritz sendoaren berotasunarekin eta materialtasunarekin jokatzen duena.

Bilduma hiru lanpara zintzilikatze, bikoitza eta mahai gaineko bertsio batez osatua da.

Ilargi – LedsC4

Ilargi, estudioarentzat proiektu interesgarria eta nahiko zorrotza izan zen, argiztapenaren arloan egin genuen lehen lanetako bat baitzen. LedsC4 markak, argiztapenaren teknikara oso bideratua, argi leun eta atsegin baten bilaketan lagundu zigun.

Onddo

Onddo lanpara bat da, buztin erre esmaltatuaz egina. Argi-iturria lanpararen goiko aldean integratutako LEDetatik dator; argia esmaltearen gainean islatzen da eta argi koloreztatu leun eta goxo bat sortzen du.

Terrakotaren lanketari lotutako jakintza hori objektu-tipologia berri batera eraman nahi izan dugu.

Onddo – Goiko

Bilduma tornuaren teknika tradizionalean oinarritzen da, normalean beste aplikazio batzuetarako erabiltzen den material bat landuz. Lanpararen barneko aldeak esmaltatuak dira, eta kanpoko aldeak, berriz, terrakota gordina mantentzen du, gainazal ukitu arras goxo batekin.