Pirinoetako alabastroa aspaldidanik landua da arreta handiz Euskal herrian, Nafarro hego aldeko Cintruenigo herrian. Anitzetan zainduna, harri hunen azalean ezti koloreko izurdura ilun eta argiak agertzen dira. Zeharrargia denez, ekai hau nafarroko kapera Erromanoen berinetan erabilia izan da. Argiarekin lotutako objektu bilduma bat sortu dugu ; hala nola kandela euskarri, lanpa…
Alabastro – Alki
Ohidurez, harri hau tornuan batez ere lantzen zen. Lan teknika hunen baloratzeko, forma borobil eta zilindro, hutsa eta betea landuz.
Gure asmoa, Alkiko dendarentzat, inguruko jakitate gehigarri batzuekin lanean aritzea delarik.
Begira izena jarri diogu ispilu bilduma honi. Begira, behatu esan nahi du, baina baita zaindu edo babestu. Ispiluaren aintzinean norbere burua babesteko aukera… Sakontasuna eta intimitatearen sentsazioa sortzen dute mirailaren zutabe biribilek. Horrez gain, plataforma horizontalek objektu txiki bat pausatu eta haren isla behatzeko aukera ematen dute.
Begira – Alki
Hiru dimentsio ezberdineko bilduma, miraila txiki hertsitik, ispilu bertikal handira. Hamar bat kolore desberdin aplikatzen dira haritzezko zuraren gainean. Guretako plazer bat Alki-rentzat produktu osagarriak asmatzea, giro goxo bat garatzen segituz.
Alkirentzat trapu bilduma bat sortu dugu Jean-Vier etxearekin elkarlanean. Altzari-egilearen unibertso beroa ehungintza etxearen jakintzarekin elkartuta.
Mantala – Alki x Jean Vier
Sinpletasuna eta leuntasuna Sergé izeneko trama zeihar batean. Limoi-hori, arrosa bizi edo laranja koloreko zutabe fin batzuek biziarazten dituen urdin tradizionalezko hiru lerro horizontal. Ia klasikoa baina aldi berean bizi bizia.
Haritz trinkoz egina, pieza bakar batean, kako hau sinple grafiko eta erabilgarria izan dadin pentsatua izan da. Zuraren kalitate nagusia erakusten du bere forma geometrikoak.
Dilindan – Alki
Edozoin lekutan arras ongi kokatzen da, izan ditezen espazio garaikide ala klasikoak. Kolore andana bat klasikoak baina baita ere biziak, Klein urdin, Eltzaur kolore edo Sienna gorri. Loturak zuran zuzenean landuak dira…
Didheyarentzat sortutako bilduma honetan, inoxezko botoiak diseinatu ditugu altzarientzat eta ate lerragarrientzat. Tornuan landuak diren botoi hauek ate lerragarriei itxura atsegina ematen diete bi aldeetan. Botoiak benetako puntu biribilak dira: altzarien aurrealdeak grafikoki markatzen dituzte, eta aldi berean eskuz heltzea errazten dute.
“Ea Céramique”-ko artisauekin elkarlanean aritu gara, loreontzi eta lanparen inguruan. Loreontzi hauek pieza bakarrak dira, eskuz eginak tornuan. Buztin gorriz moldatuak, testuren arteko elkarrizketa goxoa erakusten dute: konoan gainazal mate eta latza, ertzetan berriz gainazal leundu eta distiratsuekin kontrastean.
Zeramika – Alki
Pieza hauek artisauaren jestua eta materia bera nabarmentzen dituzte, zeramika tradizioaren eta idazkera soil baten artean. Bestalde, buztinezko lanpara bilduma bat ere sortu dugu lur mota desberdinekin, buztin mate eta distiratsutik grisaraino.
Didheyarentzat sortutako bilduma honetan, inoxezko botoiak diseinatu ditugu altzarientzat eta ate lerragarrientzat. Tornuan landuak diren botoi hauek ate lerragarriei itxura atsegina ematen diete bi aldeetan.
Punttu – Didheya
Botoiak benetako puntu biribilak dira: altzarien aurrealdeak grafikoki markatzen dituzte, eta aldi berean eskuz heltzea errazten dute.
« Oihanetan bizi den buztan trinkoko animalia gorrixka txikia… » JLouis Iratzokiren estudioa haritzez eta urtxintxez inguratua dago, eta haiek pixkanaka maskota moduko bat bihurtu dira.
Urtxintxa zurezko objektu zaindua da, garai batean artzainek mendietan egiten zituzten objektuen espirituan landua. Presentzia bero eta familiarra, mahai baxutik apalera askatasunez salto egiten duena. Alki kooperatibaren maskota bihurtu da.
Urtxintxa – Alki
Le piètement en chêne massif, est associé à une coque thermomoulée aux formes douces en feutre de PET. Ce matériau à haute performance fabriqué à partir de bouteilles en plastique recyclées est de plus recyclable.
Domo gama bolumen sinpleen gainazalean egindako lanaren emaitza da. Mekanizazio leunak eta gainazalen eskuilatzeak marmolari dentsitatea eta sakontasuna ematen dizkiote.
Domoren kurbek fruituak, edo bestelako produktuak eta objektuak, fintasunez hartzen eta antolatzen dituzte. Joko grafiko interesgarri bat produktuak nahi den lekuan ezartzen ahal baitira.