Zumitz

Gaztainondoz txirikordatutako saski bat izan zen Zumitz bildumaren abiapuntua. Etxerako edo hotelgintzarako espazio-banatzaile sorta hau Euskal Herrian oraindik bizirik dagoen aspaldiko jakintza batetik dator. Aplikazio-eremu berri bat ireki nahi izan dugu.

Zumitz – Alki

Adarrik gabeko gaztainondo gazteak otsailean mozten dira ilbeheran, eta gero urte osoan uretan murgilduta egoten dira. Beharren arabera uretatik ateratzen dira, labean lehortzen dira, eskuz zerrendatan mozten dira — zumitzak — eta ondoren egitura metaliko baten gainean txirikordatzen dira. Eskerrak Azurmendi anaieri guretzat lan egiteagatik.